top of page
ADULTOS

IKUSMEN ARAZOAK             HELDUAK

Miopia begiaren luzerarekiko gehiegizko errefrakzio pententzia baten ondorioz sortzen da, irudiak erretinaren aurreko puntu baten sortzen direlarik. Ideia bat egiteko, zinean pelikula pantailaren aurrean enfokatuko balute bezala da.

 

Egoera honek urrun dauden objektuak enfokatzeko zailtasunak sortzen ditu eta buruko mina, estrabismoa, deserosotasun bisuala eta begiaren irritazioa ere sor dezake.

 

Miopiaren magnitudea dioptria negatibotan neurtzen da.

 

Miopia lente dibergentedun betaurrekoekin zuzentzen da eta betaurrekoak edo ukipen lenteak erabili daitezke.

MIOPÍA

HIPERMETROPÍA

Hipermetropia begiaren luzerarekiko errefrakzio potentzia gabezia baten ondorioz sortzen da, irudiak erretinaren ondorengo puntu baten sortzen direlarik. Ideia bat egiteko, zinean pelikula pantailaren ostean enfokatuko balute bezala da. Honen ondorioz, irudia lausoa da eta zorroztasun bisualaren gabezia sortzen du.

 

Maiz gertatzen den gaitza da, batez ere umeengan. Askotan konturatzeke pairatzen den gitza da, begiak akomodazioaren bitartzen konpentsatzeko gaitasuna duelako batzuetan, hau da, enfokatzeko esfortzu bat eginez. Honek buruko mina, negar-jarioa eta begien inguruan tentsioa sor dezake.

 

Hipermetropiaren magnitudea dioptria positibotan neurtzen da.

 

Hipermetropia lente konbergenteekin zuzentzen da eta betaurrekoak edo ukipen lenteak erabil daitezke.

ASTIGMATISMOA

Astigmatismoa begien meridianoen arteko errefrakzio desberdinaren ondorioz sortzen da, objektuen enfoke argi bat galaraziz. Orokorrean, kornearen kurbaturaren alterazio baten ondorioz sortzen da.

 

Gaitz honetan, puntu baten irudia bi puntu balira bezala ikusten da eta honek irudien distortsioa dakar.

 

Oso ohikoa da astigatismoa eta orokorrean miopia edo hipermetropia bezalako beste errefrakzio gaitzekin lotzen da.Astigmatismoa lente zilindrikoen bitartez zuzentzen da.

PRESBIZIA

Presbizia edo presbiopia, ikusmen nekatua bezala ere ezagutua, orokorrean 45 urtetatik aurrera sortzen den gaitza da eta gertutik ikusteko zailtasunak sortzen ditu. Begiaren akomodazio gaitasunaren gutxitze baten ondorioz sortzen da ete gertuko objektuak enfokatzeko gaitasuna gutxitzen du.

 

Gaitz honen lehen sintomak denbora luzez irakurtzea kostatzen denean somatu daitezke, ekintza honek nekea sortzen duenean. Sintoma ohikoenak begien azkura, negar-jarioa, begien inguruan tentsioa, buruko mina eta nekea dira.

 

Presbizia zuzentzeko aukera onena betaurreko progresiboen erabilera da, gertutik ikusteko betaurrekoen erabilera ez zuzen batek gaitz hau areagotu bait dezake.

KATARATA

Katarata kristalinoaren opazifikazio total edo partziala da. Adinaren eta erradiazio ultrabioletaren ondorioz sortzen da normalean eta orokorrean urrunera lausotasun sentsazio handiagoa sortzen du gertura baino.

 

Traumatismo baten ondorioz edo jaiotzaz ere sor daiteke, baina ez da hain ohikoa.

 

Kataratak kristalinoa kendu ta bere ordez lente intraokular bat jartzean oinarritzen den operazio erraz batez zuzentzen da

GLAUKOMA

Glakoma begiaren presioaren haunditze patologiko baten ondorioz sortzen da (begi globoaren barnean) eta nerbio optikoaren zuntz nerbiosoen galera progresibo bat eta bere itxuraren aldaketa bat bezala somatzen den neuropatia optiko bat sortzen du. Hala ere, ez dago erlazio zuzenik presio intraokular altuaren eta glaukomaren artean, presio normaldun pertsonetan ere eman daitekelako.

 

Gaitz hau duten pertsonek ez dute sintomarik atzematen gaitzaren lehen fasetan; aurrerago, ikusmenean akatsak agertzen dira eta ikusmenaren galera progresibo bat ematen da. Sintoma hauen agerpenak gaitza bere eboluzioaren puntu aurreratuetan dagoela esan nahi dute. Ez da ohikoa mina edukitzea glaukoma kronikoa duten pertsonetan, baina bai glukoma zorrotza dutenengan, min intentsoak sortuz gaitzaren hasieratik.

 

Glaukoma mota asko existitzen dira, bakoitzak eboluzio desberdin bat izanik. Kasu gehienak, glaukoma kroniko sinplea izaten dira, angulo zabaleko glaukoma ere deitua.

NIÑOS

IKUSMENA                     ETA HAURRAK

NOLA ANTZEMAN?

Haurrak gauza arraroak egiten baditu, urruti edo gertu dagoen zerbait ikusi nadi duenean, ikusmen arazo bat izan dezake. Ondorengo ohitura hauen aurrean adi egon:

 

-Testura asko gerturatzen da: Haurrak, gertura ondo ikusteko arazoak dituenean, liburura edo paperera gehiegi gerturatzen da irakurtzeko.

 

-Burua posizio arraroan izaten du normalean: Irudiak hobeto bereizteko burua edo begiak era arraro baten mugitzea posible da.

 

- Kolore arraroak aukeratzen ditu. Diskromatopsia edo “daltonismo” bat egon daiteke honen atzean.

 

-Arreta galtzen du: Ikusmen arazoek atentzio falta eragin dezakete. Ondo ikusteko esfortzu bat egin behar denean, irakurketa, jolas edo azalpenetan arreta galtzen dezake nekeak eraginda.

 

- Ordenagailuaren pantailara gehiegi gerturatzea. Gertuko edo distantzia ertaineko arazo batek eragin dezake.

 

Zeinu hauetan arreta jartzea garrantzitsua da. Ikaste fasean eta bereziki irakurtzen eta idazten ikastean, ikusmen arazoek atzerapen nabarmenak eragin dezakete.

Begi nagia edo ambliopia ikusmenaren galera batean datza, hau justifikatuko luken lesio edo gaitzik egon gabe. Orokorrean begi batean bakarrik gertatzen da eta ikusmena sortzen ari den momentuan estimulazio bisual egokiaren gabezia batek sortzen du. Populazioaren %4ak pairatzen du.

 

Kasu gehienetan umetan ongi zuzendu ez den errefrakzio defektu asimetriko baten (miopia, astimatismo edo hipermetropia) ondorioz sortzen da. Begien arteko ikusmen gaitasunaren arteko desberdintasuna handia denean gaitasun handiena duen begia bakarrik erabiltzeko joera dago, beste begia funtzionalki ezabatuz, nahiz ta egitura fisikoa bere horretan mantendu.

 

Ambliopia haurtzaroan eta kasu batzuetan nerabezaroan zuzendu daiteke neurri terapeutiko egokiak hartzen badira. Tratamendu ohikoena ikusteko gaitasun handiena duen begia adabaki batez tapatzean datza, denboraldi kontrolatuetan, beste begiaren zuntz neuronalak estimulatzeko helburuarekin.

BEGI NAGIA EDO  AMLIOPIA

ESTRABISMOA

Estrabismoa begien arteko alineazioaren desbiazioa da, bi begiekin batera ikustea galaraziz. Honek bi begiak puntu berdinean finkatzea eragozten du, sakontasunaren pertzepzioari eragiten dion ikusmen binokular okerra sortuz. Jaiotzean edo haurtzaroan garatzen bada ambliopia sor dezake.

 

Estrabismoa adabakien bitartez zuzentzen da normalean, baina kasu batzuetan lenteak ere erabili daitezke.

HIPERMETROPIA

Hipermetropia, askotan jaiotzetik izaten dugu begiak tamaina txikia duelako oraindik. Begiaren garapena bukatzen denean hipermetropia desagertu daiteke.

 

Haurren begiek duten plastikotasunagatik, hipermetropia ezkutuan egon daiteke.

 

Garrantzitsua da ikusmen azterketa sakona egitea.

 

Arazo hau daukan familiartekorik balego, litekeena da familia berdinean jende gehiagok izatea.

MIOPIA

Haurrek, helduek bezala izan dezakete miopia, urrutiko objektuak ondo ikusteko zailtasuna agertuz.

 

Ohikoa da hobeto fokalizatzeko, gehiak pixka bat itxi edo “giñatzea”. Ez da harritzekoa, miopia zuzendu gabe daukan haurra, lotsatiagoa izatea eta irakurketa, pintura edo eskulanak nahiago izatea, jarduera hauek egiteko gertuko ikusmena erabiltzen delako, urrutikoa beharrean.

 

Haur goiztiarrek miopia izateko probabilitate altuagoa daukate. Ia %40 gehiago.

 

Ikusmen azterketa bat egiteko adinik onena hiru urte da.

bottom of page