Optometriako Gabinetea
Zure ikusmen arazoen eta patologien neurketa zehatza
Ukipen Lenteen Egokitzapena
Ukipen lenteak arazo bat izatea saihesten dizugu
Zerbitzu anitzak eskaintzen dira ikusmena zaintzeko eta detekzio patologikorako. Besteak beste, gehien eskatzen direnen artean aurkitzen dira zure beharrei egokitzen den graduazioa lortzera bideratutako iksmenaren azterketa eta begiko tentsioaren neurketa, glaukomaren prebentzioan oso garrantzitsua dena.
Ukipen lenteak era egokian erabiltzeko hainbat aholku:
Higienea: ukipen lenteak manipulatzerako orduan, garrantzitsua da eskuak garbi eta lehor edukitzea, baita kremen erabilpena ekiditea begian jarri aurretik.
​Mantenimendu likidoak: ukipen lenteen garbiketarako, desinfekziorako eta kontserbaziorako hainbat likido mota desberdin ditugu. Galdetu zure optikoari zein den zure beharrei hobe egokitzen den likido mota.
Erabilpen denbora: garrantzitsua da ere ukipen lenteen erabilpen denboran ez luzatzea (9 ordu jarraian gehienez) eta aldaketa denborak errespetatzea begietako gaitzak sahiesteko.
Betaurreko Graduatuak
Beti azkenetan marka eta modeloetan. Diseinua eta erosotasuna
kontsultatu ezaguzu irtenbide onena aurkitzeko
Eguzkitako Betaurrekoak
Babes ezazu zure begiakultravioleta izpietatik estilo onarekin
Ukipen Lenteak
Egunerokoak, hamabost egunez behingoak, hilabetekoak, erabilera luzezkoak, ohikoak. Bigunak eta gas iragazkorrak.
-
Murrizturiko lodiera
-
Lente bereziak
-
Progresiboak
-
Lente tratamenduak
-
Lanbidetara zuzendutako lenteak (ordenagailua, golf…)
Babes Industrialeko Betaurrekoak
TLanbide gogorrenei erantzuten dioten betaurrekoak dauzkagu. Homologatuak eta guztiz iraunkorrak
Kirolerako Betaurreko bereziak
Iraunkor eta moldagarriak
UKIPEN LENTE PROGRESIBO BERRIAK ORAIN!
Ikusmen laguntza teknikoak
Ikusmen baxuarendako produktuak. Patologiaren arabera filtro bereziak, lupas optikoak, lupa elektronikoak, eskuzkoak eta euskarriarekin
Osagarriak
Ikusmen bikainarentzako osagarri guztiak; fundak, lokarriak, gabitze produktuak…..
Aldizkako azterketak
Bi urtean behin azterketak egitea gomendatzen da, arazo larririk izan ez arren. Haurretan, hiru urtetik aurrera egitea gomendatzen da eta 40 urtetik aurrera, arreta berezia jarri beharko da, ikusmen arazoak hasteko arriskua dagoelako.
Kontuz eguzkiarekin!
Radiazio ultramoretik babesteko filtro egokiak dauzkaten betaurrekoak erabili. Argi ultramoreak begiak kaltetu ditzake eta zenbait gaixotasun agerrarazi. Txikitatik eguzkitako betaurrekoak erabiltzea gomendatzen da, 12 urtera arte, begiaren berezko defentsak garatzen daudelako oraindik.
Janaria garrantzitsua da
Gorputzeko osasuna zuzenki lotuta dago ikusmenaren osasunarekin. Hosto berdeen barazkiak jateak, omega 3an aberatsak diren arrainak, A eta C bitaminetan aberatsak diren jakiek, begi osasuna mantentzen laguntzen dute. Glaukoma eta beste gaixotasunak ez agertzea laguntzen dute.
Begiek ere deskantsua behar dute
Estresa eta begi nekea hobetzeko, 20-20 araua erabili daiteke. Bista puntu baten geldik daukazun 20 minutu bakoitzeko (ordenagailuan, liburuan…) 20 segundoz urrutira begiratu bista erlaxatzeko.
Betaurreko egokiak erabili
Beste pertsona baten betaurrekoak erabiltzea, graduazio ezegokia edo lenteak egoera txarrean izateak begiak kaltetu ditzake. Betaurrekoak zaintzeko, zorroan erabili, traputxo finak garbitzeko eta oso zikinak daudenean traputxoa umelduta garbitu. Beti optikako produktuak erabili.
Argi egokia erabili
Lanean, irakurtzen edo telebista ikusten gaudenean, argi egokia erabiltzeak gure begi osasuna mantentzen laguntzen du. Pantailekin gaudenean argia erabiltzea gomendatzen da eta betaurrekoetan erreflexuen aurkako lenteak erabiltzea.
Pantailara itsatsita
Geroz eta pantaila gehiago daukagu bizitzan: telebista, ordenagailu, mugikor, tablet-ak…. Hauen erabilera murriztea gomendatzen den arren, ezinezkoa da hauek ez erabiltzea. 40-50 cm tara kokatzea gomendatzen da eta argi urdinetik babesten duten lenteak erabiltzea.
Ukipen lenteak zaindu
TOndo zaindu ukipen lenteak. Likidoa egunero aldatzea eta ontziak garbi mantentzea ezinbestekoa da. Lo egiteko lentixkak kendu egin behar dira eta noizbehinka betaurrekoak erabili. Lentixkak modu egokian aldatu behar dira eta urtean behin azterketa bat egitea gomendatzen da.